1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 13ko 317E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako 337/2023 prozedura arruntaren barruan. Ebazpen horren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren barruan Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurka jarria.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali behar da 337/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea, Ainhoa Garaikoetxea de Andrés andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 13ko 317E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren gainekoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatean, sartzeko oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barruan, zeina antolatu baitzen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatean interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2023ko urriaren 5ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2314282