213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 200E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako 289/2023 prozedura arruntaren barruan. Ebazpen horren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren barruan Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurka jarria.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da 289/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea, Ainhoa Garaikoetxea de Andrés andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 200E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren gainekoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen maisu-maistren kidegoan, zehazki, Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean, sartzeko oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barruan, zeina antolatu baitzen, alde batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko urriaren 4an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2314263