1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1055/2023 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 164/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Amaya Martiarena Orce eta Ana Andueza Urdangarín andreek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.
Amaya Martiarena Orce eta Ana Andueza Urdangarín andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 9an emandako 156E/2023 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ebatzi ziren, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ebazpenen aurka aurkeztu ziren gora jotzeko errekurtsoak –ebazpen horien bidez onetsi ziren salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakundeen autonomoen zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten eta familiako eta komunitateko medikuntzako lanpostuetan sartzeko deialdietan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak–, eta, bestetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko buruaren ebazpenen aurka jarritakoak –ebazpen horien bidez ezezkoa eman zitzaien izen-emateak zuzentzeko eskaerei–.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio-espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzea 164/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea, Amaya Martiarena Orce eta Ana Andueza Urdangarín andreek Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 9ko 156E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena. Foru agindu horren bidez ezetsi ziren, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ebazpenen aurka aurkeztu ziren gora jotzeko errekurtsoak –ebazpen horien bidez onetsi ziren salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakundeen autonomoen zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten eta familiako eta komunitateko medikuntzako lanpostuetan sartzeko deialdietan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak–, eta, bestetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko buruaren ebazpenen aurka jarritakoak –ebazpen horien bidez ezezkoa eman zitzaien izen-emateak zuzentzeko eskaerei–.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian bederatzi eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzura eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2314375