213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

259/2023 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 28ko 221/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea onetsi zen, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Ebazpen hori 2021eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 28an emandako 221/2023 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea onetsi zen, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Ebazpen horren eranskinean, Aitane Guardia Razquin andrea agertzen da, eta adierazten da lanpostua lortu duela Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Industria Analisi eta Kimika espezialitatean (gaztelaniaz), txanda irekitik. Izangaiaren izen zuzena Maitane Guardia Razquin da, hala jasota baitago Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 164/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu zutenen zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera (hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen), eta izen hori jasota dago, orobat, zerbitzu honek prozedura horren barruan onetsitako ebazpen guztietan.

Beraz, egitatezko errakuntza atzeman denez, zuzendu egin behar da, izangaiaren izena aldatzeko, Aitane agertu beharrean Maitane ager dadin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 28an emandako 221/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea onetsi zen, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Hortaz, zuzenketa hau egiten da:

Honako hau dioen tokian:

Industria Analisi eta Kimika / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

GUARDIA RAZQUIN, AITANE

6.4141

Honako hau behar du:

Industria Analisi eta Kimika / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

GUARDIA RAZQUIN, MAITANE

6.4141

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko du, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2313699