213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

258/2023 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 28ko 219/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea onetsi zen, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 28an emandako 219/2023 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea onetsi zen, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Ebazpen horren eranskinean María Victoria Macaya Gastón andrea sartu zen, eta adierazi zen lanpostua lortua zuela Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan erreserba txandaren bidez, zehazki, Administrazio Kudeaketako Prozesuak espezialitatean (gaztelaniaz). Alabaina, María Victoria Macaya Gastón andreak txanda irekiaren bidez lortu du lanpostua Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Administrazio Kudeaketako Prozesuak espezialitatean (gaztelaniaz). Hala dago jasota Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitziren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu zutenen zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Beraz, akats hori atzemanda, bidezkoa da zuzentzea, María Victoria Macaya Gastón andreak lanpostua zein txandatatik lortu duen aldatzeko, erreserba txandatik izan dela agertu beharrean txanda irekitik sartu dela ager dadin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 28an emandako 219/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea onetsi zen, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Zuzenketa hau egiten da:

Honako hau dioen tokian:

Administrazio Kudeaketako Prozesuak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

ERRESERBAKOA

MACAYA GASTON, MARIA VICTORIA

7.6527

Honako hau behar du:

Administrazio Kudeaketako Prozesuak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

MACAYA GASTON, MARIA VICTORIA

7.6527

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko du, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2313698