213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

19/2023 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Camila Almendros Martín andrea, Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Ataleko burua.

Camila Almendros Martín andreak, Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Ataleko buruak, adierazi du uko egiten diola burutza betetzen segitzeari. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1517/2015 Ebazpenaren bidez izendatu zen, merezimendu lehiaketa egin ondoren.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Camila Almendros Martín andrea, Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2313711