1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61/2023 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, kargutik kentzen duena Raquel Lavín Aramburu andrea, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Zerbitzuko Kontu-hartzea Kudeatzeko Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Raquel Lavín Aramburu andrea, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Zerbitzuko Kontu-hartzea Kudeatzeko Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Kontu-hartze Zerbitzuari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2313870