213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

60/2023 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Luis Ceras Arrese jauna, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Luis Ceras Arrese jauna, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2313869