211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04596 EG/oc. Jendaurreko informazioa.
Baztango zenbait presatan oztopoak iragazkortzeko eskaera

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Bidasoa ibaia eta Aranea erreka.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da Baztango udal mugartean (Nafarroa) dauden Kisua, Ikatzatea eta Zubiberrialdea presetan oztopoak iragazkortzea. Proiektua Europako LIFE KANTAURIBAI proiektuaren parte da. Lanen xedea, gehienbat, aipatutako presak zati batean eraistea da. Koordenatu hauetan daude:

PRESA

UTM - X KOORD.

UTM - Y KOORD.

Kisua

623491

4783762

Ikatzatea

623064

4782290

Zubiberrialdea

622435

4781478

Oztopo horiek iragazkortzeko, eremua garbitu eta sastrakak kentzeko jarduera lagungarriak eginen dira, presetaraino behar diren sarbideak irekitzeko eta, lanei ekin aurretik, kaltetuta suerta daitekeen fauna iktikola bertatik kentzeko.

Era berean, lanak egin ondoren, ibai-bazterrak egonkortzeko eta ingurunea lehengoratzeko lanak eginen dira, hala nola ereiteak eta errekarriak eta presak eraikitzeko erabilitako beste material batzuk ibilgura itzuli eta bertan zabaltzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko irailaren 20an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2313645