211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04648. Jendaurreko informazioa.
Olaberriko presa eraisteko baimen eskaera

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Biodibertsitatearen Zerbitzua.

Ibaiaren edo errekaren izena: Leitzaran ibaia.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Presak 3 metroko altuera eta 17 metroko luzera du. Eraitsi aurretik ubide bat eginen da ibilguan, lehorrean lan egin ahal izateko. Eraispenaz gain, uretan gora euste-hormak eginen dira bi bazterretan, harri-lubetakoak, gehienez ere 3 metroko altuerakoak. Eskuinaldean hormak 192 metroko luzera izanen du eta ezkerraldean 50 metrokoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko irailaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2313644