211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-S-559. Larragako upategi bateko hondakin urak isurtzeko eskaera. Berrikustea

Garcia Garcia 734NA ENS mugatuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Garcia Garcia 734NA ENS mugatua.

Xedea: upategi bateko instalazioen hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Mahatsondoen aldaxkak manipulatzeko prozesuko uren isurketak 370 m³-ko bolumena du urtean, eta 3 m³-ko edukiera duen dekantazio kutxeta batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero. Espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia Iruñeko bulegoetan ere (Serafín Olave 7) izanen da.

Zaragozan, 2023ko irailaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2314129