211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-28. Ur aprobetxamendurako eskaera Irunberrin

José Ignacio López Beorleguik eta José Gabriel López Beorleguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua ematea eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Gabriel López Beorlegui, José Ignacio López Beorlegui.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Xedea: ureztatzea.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,03 (l/s)

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Espedientean dagoen dokumentazioaren arabera, eskatutako aprobetxamendua, funtsean, honetan datza: ura zuzenean hartzea Zaraitzu ibaitik, Irunberriko udal mugartean (Nafarroa), 0,3 ha-ko baratze bat uholde bidez ureztatzeko, udal mugarte bereko 6. poligonoko 453. lurzatian.

Aprobetxamenduari lotutako instalazioak hauek dira: ibilgutik ura zuzenean hartzeko hargune bat, ibaiaren ertzean kokatuko den motoponpa txiki baten bidez. Ura instalazio mugikor baten bidez eramanen da ureztatu beharreko tokiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313829