211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-236. Ur aprobetxamendurako eskaera Eltzaburun (Ultzama)

Ofita Navarra SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ofita Navarra SA

Ibilgua: Ostapitz erreka (Arkil ibaia)

Hargunearen udalerria: Eltzaburu (Ultzama; Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,005 l/s.

Erabilera: erauzketa industriak eta meatze baliabideak transformatzea.

Eskatutako aprobetxamendua Ostapitz errekako bi ur-hargunetan, Arkil ibaiaren arroaren ezkerraldean, Ultzamako udal-mugartean (Nafarroa), eta industria erabileretarako.

Aprobetxamenduari lotutako instalazioak honako hauek dira: Ostapitz errekaren ibilguaren ondoan dagoen ur-hargune bat, eta mahuka baten bidez iturburutik andel batera konektatzen da. Andel horrek ponpa bat du eta aldagelen ondoan dago. Ostapitz errekatik ura zuzenean tailerretara hartzen da, ponpaketa ekiporik gabe, garbitzeko. Isuri aurretik, erabilitako urak bi tratamendu ditu: aldageletako urak hobi septikoan araztuko dira (iragazki biologikoarekin) putzu iragazle batetik kanporatu aurretik, eta garbitzeko urak dekantazio putzu batera eramanen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313827