211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-89. Ur aprobetxamendurako eskaera Ezkarozen

Conceso Recalde Recalde honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua ematea eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Conceso Recalde Recalde.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen tokia: Las Landas.

Hargunearen udalerria: Ezkaroze (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,013 l/s.

Erabilera: ureztatzea.

Eskatutako aprobetxamendua, funtsean, honetan datza: Zaraitzu ibaitik zuzenean ura hartzea, Ezkarozeko udal-mugartean (Nafarroa), 2. poligonoko 195. lurzatian 0,025 hektareako baratze bat ureztatzeko, lehen aipatutako udal-mugartean berean.

Aprobetxamenduari lotutako instalazioak hauek dira: ibilgutik ura zuzenean hartzeko hargune bat, ibaiaren ertzean kokatuko den motoponpa txiki baten bidez. Ekipamendu hori gai izanen da 0,833 l/s-ko uneko emaria jasotzeko. Ura instalazio mugikor baten bidez eramanen da ureztatu beharreko tokiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313826