211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-A-39. Azaleko uren emakida baten eskaera, Muesen ureztatzeko

María Luisa Maeztu Sainz de Vicuñak eta Juan Jose Alvarez Maeztuk honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua ematea eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan Jose Alvarez Maeztu, María Luisa Maeztu Sainz de Vicuña.

Ibilgua: Odron ibaia.

Hargunearen tokia: El Cabo.

Hargunearen udalerria: Mues (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,009 l/s.

Erabilera: ureztatzea.

Espedientean dagoen dokumentazioaren arabera, eskatutako aprobetxamendua, funtsean, honetan datza: ura zuzenean hartzea Odron ibaitik, ezkerraldetik, Mueseko udal-mugartean (Nafarroa), 0,12 ha-ko baratze bat uholde bidez ureztatzeko, aipatutako udal-mugarte berean.

Ura hartzeko ez da instalazio finkorik aurreikusi. Ura bi aldiko gasolinazko motoponpa baten bidez hartuko da. Motoponpa horrek 1,7 l/s-ko emaria jasotzeko gaitasuna du, eta ura aprobetxamenduaren eremura eramaten du, hodi mugikor baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313794