211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-EXT-27. Ureztatzeko azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzea, Irunberrin

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ur komisarioak 2023ko maiatzaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, ofizioz eman zaio hasiera ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungita dagoelako. Hauek dira aprobetxamenduaren

Ezaugarriak:

Titularra: Bernardo Aoiz Alaiz.

Xedea: azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzea.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Alderdia: Debajo de la Peña.

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,022 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2023ko irailaren 17an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Publikoen Erregistroko A atalaren 52. liburukiaren 123. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313792