211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-A-3. Ur aprobetxamendurako eskaera Irunberrin

Germán López Irurozquik ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Germán López Irurozqui.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen tokia: Debajo La Peña.

Hargunearen udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,037 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Eskatutako aprobetxamendua, funtsean, honetan datza: Zaraitzu ibaitik zuzenean ura hartzea, Irunberriko udal mugartean (Nafarroa), 6. poligonoko 512. lurzatian, lehen aipatutako udal mugartean bertan, 0,5 hektareako baratze bat aspertsio bidez ureztatzeko.

Aprobetxamenduari lotutako instalazioak hauek dira: ibilgutik ura zuzenean hartzeko hargune bat, ibaiaren ertzean kokatuko den motoponpa txiki baten bidez. Ura instalazio mugikor baten bidez eramanen da ureztatu beharreko tokiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313646