211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-EXT-24. Vianan energia elektrikoa ekoizteko emakida-eskubidea azkentzea

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2023ko abuztuaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, honako emakida-eskubide hau azkentzeko espedientea ireki da, emakidaren epea iraungi delako: Ebro ibaiak Logroñoko udal mugartean (Errioxa) egiten duen tartean, 55.000 l/s-ko emaria duen ur aprobetxamendua, Vianako udal mugartean (Nafarroa) dagoen Recajo zentral hidroelektrikoa izenekoan energia elektrikoa ekoizteko. Aprobetxamendu horren inskripzioa 1930eko azaroaren 11ko Errege Agindu baten bidez baimendu zen, preskripzioz, eta ondoren Ministerioaren 1935eko abuztuaren 29ko eta 1945eko martxoaren 1eko ebazpenen bidez aldatu. Haren titulartasuna Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2000ko maiatzaren 12an emandako Ebazpenaren bidez eskualdatu zen. Eskubidea Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Uren Erregistroko A Ataleko 22. liburukiko 41. orrian inskribatuta dago, Iberdrola SA sozietatearen izenean.

Recajo zentral hidroelektrikoaren aprobetxamenduak errespetatu egin behar ditu, Recajo ureztatzaileen elkartearen ureztaketarako emariaz eta Vianako zentral hidroelektrikoan energia elektrikoa sortzeko emariaz gain, urak ezkerraldean hartzen dituzten lehentasunezko beste aprobetxamendu batzuenak ere.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost (25) egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zilegi da prozeduraren edukia aztertzea, baina aurretik eskatu behar da mezu elektroniko bat bidaliz "hidroelectricos@chebro.es" helbidera edo 976 711 155 telefonora deituz bulegoko ordu baliodunetan.

Zaragozan, 2023ko irailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313521