211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2024ko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen espediente bat, aldatzen dituena prezio publikoen ordenantza fiskalak eta araua, 2024rako tarifak eguneratu behar baitira.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2314100