211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketak, honako ordenantza hauetan: Musika Eskolako zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza, Hizkuntza Eskolan irakaskuntza zerbitzuak emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza, eta Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2023ko uztailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipatu ordenantzak. Espedientea jendaurrean jarri zen, iragarkiak argitaratu ondoren 163. eta 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan, abuztuaren 8an eta 14an, hurrenez hurren, bai eta udal honen iragarki-taulan ere.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza horiek behin betiko onetsi, eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Vianan, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Yolanda González García.

ORDENANTZA, MUSIKA ESKOLAKO ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DUENA

Musika Eskolako zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantzaren 9.7 artikulua kentzea.

ORDENANTZA, HIZKUNTZA ESKOLAN IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Hizkuntza Eskolan irakaskuntza zerbitzuak emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren 2. eta 4. artikuluak ordeztea, honako hauekin:

–2. artikulua: "Irakaskuntzaren onura jasotzen duten adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariek edo, bestela, onura hori jasotzen duten helduek prezio publikoa ordaintzera beharturik daude matrikula formalizatzen den unetik beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikastaro osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, hezkuntzako batzordearen oniritziarekin."

–4. artikulua: "Prezio publikoak hiruhilekoetan kobratuko dira. Matrikularen prezioa ordaindu eta gero, hura ez da inoiz ere itzuliko."

Izena ematen bada ikasturtea hasitakoan, matrikula ordainduko da 2023rako eguneraturiko taularen arabera.

Inork aurreko ikasturtean zerbait ordaindu gabe utzi badu, lehenik eta behin ordaintzeke duena ordaindu beharko du, hurrengorako matrikula egin aurretik.

ORDENANTZA, MUSIKA ESKOLAKO TASA AKADEMIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen ordenantzaren 2. eta 4. artikuluak ordeztea, honako hauekin:

–2. artikulua: "Irakaskuntzaren onura jasotzen duten adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariek edo, bestela, onura hori jasotzen duten helduek prezio publikoa ordaintzera beharturik daude matrikula formalizatzen den unetik beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikastaro osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, hezkuntzako batzordearen oniritziarekin."

–4. artikulua: "Tasak hiruhilekoetan ordainduko dira".

Iragarkiaren kodea: L2313759