211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, ordainarazpenen ordenantzetan. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea ondotik aipatzen diren ordenantzetan, indarrean jar daitezen 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera:

ORDAINARAZPENAK:

25. ordenantza.–Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak egindako hainbat zerbitzurengatik ordainarazi beharreko tasak arautzen dituena.

15. ordenantza.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

24. ordenantza.–Ordenantza fiskala, "Fernando Remacha" Udal Kontserbatorioaren eta Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuen tasak arautzen dituena.

32. ordenantza.–Ordenantza fiskala, ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduen tasak arautzen dituena.

45. ordenantza.–Ordenantza fiskala, "La Cometa" udal ludotekako instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Oinarrizko errenta edo gizarteratze-errenta aipatzen den ordenantza guztietan, aldatu, eta errenta bermatua deitu behar zaio kasu batean zein bestean.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsona guztiak parekatzea errenta bermatua jasotzen dutenekin, ordenantza fiskaletan horientzat ezarritako hobari guztien onuradun izateari dagokionez. Frogatzeko, organo eskudunak emandako ebazpenak baliatuko dira.

Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2023ko irailaren 27an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2313748