211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024rako prezio publikoak. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko irailaren 28an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

"Tafallako Udalak 2023ko irailaren 28ko osoko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez erabakitzen baita prezio publikoak eta onesten baitira arau fiskalen testuak eta tarifen eranskinak, tasen ordainarazpenak arautzeko 2024rako.

Kontuan harturik komeni dela arau fiskalak egokitzea sortu diren kasuistika berriei, eta, bestetik, hobetu nahi direla testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak, 2024ko ekitaldiko udal gastuei eusteko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, aplikatuz xedaturik dagoena martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta urriaren 9ko 11/2004 Foru Legean (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzekoa).

Kontuan harturik zenbait kasutan prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostuak berdintzeko adinakoak, eta hala izatea komeni dela gizarte, ongintza, kultura edota interes publikoko arrazoiak direla eta, eta egoera hori bat datorrenez indarrean dagoen araudiarekin.

Ikusita, batetik, Kontu Hartzailetzak proposamenaren alde egindako txostena, eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2023ko irailaren 20ko irizpena.

Kontuan harturik indarrean jarraitzen dutela aldatzen ez diren arau fiskalek eta eranskinek, aurreko urteetan onetsitako tarifa eta testuekin.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena ezartzea eta hasiera batean onestea horien gaineko arau fiskal eta eranskinen aldaketa, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira:

–1. arau fiskala eta haren eranskina (Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan parte hartzeagatiko prezio publikoak arautzen ditu).

–3. arau fiskala eta haren eranskina (etxeko laguntza jasotzeagatiko prezio publikoak arautzen ditu).

–8. arau fiskala eta haren eranskina (0-3 urte bitarteko Haur Eskolaren zerbitzua emateagatiko prezio publikoak arautzen ditu).

Bigarrena.–Xedatzea ireki dadila informazio publikoaren izapidea, aipatutako arau fiskalak aldatzeko prozeduretan, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 30 egun baliodunean, aurkez daitezen bidezko jotzen diren erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Laugarrena.–Hasiera batez onetsitako ordenantza fiskalak eta tarifen eranskinak, behin beteta erregelamenduzko izapideak, indarrean sartuko dira 2024ko urtarrilaren 1ean, aurretik testu bateginak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, data horren aurretik, edo, gero argitaratuz gero, Aldizkari hori argitaratzen denetik hasita".

Tafallan, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2314126