211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024ko ekitaldiko tasak. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko irailaren 28an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

"Tafallako Udalak 2023ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez erabakitzen baita tributuak ezartzea, eta onesten baitira ordenantzen testuak eta tarifen eranskinak, tasen ordainarazpenak arautzeko 2024rako.

Kontuan harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1 eta 13.3 artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta kontuan hartuz, orobat, komeni dela ordenantzak egokitzea sortu diren kasuistika berrietara, eta, bestetik, hobetu nahi direla testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak, 2024ko ekitaldiko udal gastuei eusteko, eta, era berean, kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, eta aplikatuz xedaturik dagoena aipatutako foru legean, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta urriaren 9ko 11/2004 Foru Legean (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzekoa).

Aintzat harturik 2024rako proposatzen diren tasen eta ordenantza fiskalak eta eranskinak direla 2023an indarrean izan direnak, ondotik azaltzen diren aldaketekin, zeinak sartuko baitira 2024rako testu bateginetan, espedientean baitaude:

–4. ordenantza fiskala, arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak, eta eranskina.

–13. ordenantza fiskala eta horren eranskina: ezkontza zibilak.

–19. ordenantza fiskalaren eranskina: lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziak.

–22. ordenantza fiskala: merkatuko plaza, salmenta ibiltaria eta feria barrutia.

–24. ordenantza fiskalaren eranskina: zaintza bereziko zerbitzuak, bide-seinaleak eta Udaltzaingoaren beste zerbitzu batzuk.

Kontuan harturik proposamenak ez duela inolako igoerarik, alderatuta 2023an aplikatzekoak ziren tasekin, salbu aurreko paragrafotik eratortzen direnak; hots, kontuan harturik izoztu egin direla.

Ikusirik, batetik, Kontu-hartzailetzak proposamenaren alde egindako txostena, eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2023ko irailaren 20ko irizpena.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Onestea ezar daitezela zuzenbide publikoko ondoko tributu eta diru-sarrerak:

–Tasak, zerbitzuak edo jarduerak egiteko.

  • Tasak, agiriak egiteko eta izapidetzeko.
  • Tasak, autotaxien eta alokairuko gainerako ibilgailuen gainekoak.
  • Tasak, lizentziak emateko eta beste jarduketa batzuetarako.
  • Tasak, jarduera sailkatuen lizentziarako.
  • Tasak, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenetarako.
  • Tasak, ibilgailuak kaletik kentzeko zerbitzua emateko.
  • Tasak, ordezko betearazpenetarako eta betearazpen aginduetarako.
  • Tasak, hilerriko zerbitzuak emateko.
  • Tasak, kirol instalazioak eta lokalak erabiltzeko.
  • Tasak, ezkontza zibilak egiteko.
  • Tasak, animaliak harrapatzeko, haiei mantenua emateko eta animalietarako lizentziak emateko.

–Auzolana.

  • Tasak, norberaren lanarengatik eta garraioarengatik.

–Herri-lurretako aprobetxamenduak.

  • Eskubideak eta kanonak, herri-lurrak aprobetxatzeko eta baliatzeko.

–Tasak, jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko.

  • Tasak, erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein iraultze egiteko.
  • Tasak, ibilgailuak espaloian barna sartzeko.
  • Tasak, herri-lurren aprobetxamendu berezia egiteko.
  • Tasak, enpresa ustiatzaileek aprobetxamendu berezia egiteko.
  • Tasak, aprobetxamendu berezia egiteko honako hauekin loturik: merkatuko plaza, salmenta ibiltaria eta feria barrutia.
  • Tasak aprobetxamendu berezirako, ibilgailuak aparkatzeko.
  • Tasak aprobetxamendu berezirako, garraioen zaintza berezirako.
  • Tasak, Kulturguneko ikuskizunak ikusteko.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea ordenantza fiskalen eta haien eranskinen testu bateginak, arautzen dutenak ondotik azaltzen diren tasen eta zuzenbide publikoko diru-sarreren ordainarazpena:

–Tasak, zerbitzuak edo jarduerak egiteko.

  • Ordenantza, tasak arautzen dituena aqgiriak egiteko eta izapidetzeko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta beste jarduketa batzuetarako.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena jarduera sailkatuen lizentzietarako.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena ordenantzetan aurreikusitako ikuskapenetarako.
  • Ordenantza, eskubideak eta tasak arautzen dituena ibilgailuak kaletik kentzeko zerbitzurako.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena ordezko betearazpenetarako eta betearazpen aginduetarako.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena hilerriko zerbitzuak emateko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena kirol instalazioak eta lokalak erabiltzeko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena animaliak harrapatzeko, haiei mantenua emateko eta animalietarako lizentziak emateko.

–Auzolana.

  • Ordenantza, arautzen duena norberaren lana eta garraio zerbitzua ematea.

–Herri-lurretako aprobetxamenduak.

  • Ordenantza, eskubideak eta kanonak arautzen dituena herri-lurrak aprobetxatzeko eta baliatzeko.

–Tasak, jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko.

  • Ordenantza, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein iraultze egiteko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna igarotzeko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena herri-lurren aprobetxamendu berezia egiteko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena enpresa ustiatzaileek aprobetxamendu berezia egiteko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko honako hauekin loturik: merkatuko plaza, salmenta ibiltaria eta feria barrutia.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko, ibilgailuak aparkatzeko.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko, garraioen zaintza berezirako.
  • Ordenantza, tasak arautzen dituena Kulturguneko ikuskizunak ikusteko.

Hirugarrena.–Xedatzea ireki dadila informazio publikoaren izapidea, aipatutako prozeduretan, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan 30 egun baliodunean, aurkez daitezen bidezko jotzen diren erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Laugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamazio, kexa nahiz oharrik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Bosgarrena.–Hasiera batez onetsitako ordenantza fiskalak eta tarifen eranskinak, behin beteta erregelamenduzko izapideak, indarrean jarriko dira 2024ko urtarrilaren 1ean, aurretik testu bateginak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, data horren aurretik, edo, gero argitaratuz gero, Aldizkari hori argitaratzen denetik hasita".

Tafallan, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2314125