211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 247. lurzatian.
Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2023ko irailaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Sunbillako Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 247. lurzatian, ibilgailuak biltegiratzeko eraikin bat eraikitzeko aprobetxamendua hornitzeko.

Asier Vertiz Ancizar eta Lorea Babace Zabaleta dira sustatzaileak.

Hiri-jarduketarako Plan Berezia jendaurrean egon zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero (2023ko otsailaren 16an, 33. zenbakikoan), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2023ko irailaren 22an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Hiri-jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313674