211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 30. eta 31. lurzatietan.
Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2023ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Lara López Palaciosek eta Iñaki López de Davalillo Larak sustatutako xehetasun-azterketa. Haren xedea da San Adriango 2. poligonoko 30. eta 31. lurzatietan (Nafarroa etorbidea 5 eta 3) indarrean dauden hirigintza-determinazioak aldatzea eta bi lurzatiek osatzen duten multzoaren lerrokatzeak eta altuerak zehaztea.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

San Adrianen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313865