211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURU-ASTERAINGO KONTZEJUA

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Muru-Asteraingo Kontzejuko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Muru-Asteraingo Kontzejuaren titulartasuneko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muru-Asterainen, 2023ko ekainaren 5ean.–Kontzejuko burua, Camino San Martín Arregi.

Iragarkiaren kodea: L2313747