211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2024rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak 2024rako.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2314079