211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko testuliburuak erosteko, Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako, eta eskola-jantokirako, 2023-2024 ikasturtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 718676.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/718676).

2023ko irailaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakia.

–Xedea.

Dirulaguntzak ematea partez finantzatzeko testuliburuak erosteagatik, Haur Hezkuntzako proiektuen materialagatik eta eskola-jantokia erabiltzeagatik sorturiko gastuak, 2023-2024 ikasturteari dagokionez; hori guztia, 2023ko irailaren 21eko osoko bilkuran onetsi ziren eta espedientean jasorik dauden oinarri arautzaileen xedapenei jarraikiz.

2023ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 4.000 euro, testuliburuak erosteko eta Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako; 14.000 euro, eskola-jantokirako.

–Zenbatekoa.

Eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.

–Laguntzak eskatzeko epea.

Laguntza-lerro guztietarako, irekita egonen da 2023-2024 ikasturtea bukatu arte, 2024ko ekainean. Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.

–Onuradunak.

Ikusi oinarri arautzaileak.

–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

–Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdiaren oinarrietan zehazten direnak. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2023ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2313831