211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuan erabilerak eta lerrokadurak aldatzeko. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko otsailaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Udalak berak ofizioz sustatua eta Udaleko arkitektoak sinatua. Planaren xedea da, batetik, katastroaren arabera pribatuak diren lurzatietako erabilerak definitzea, bai erabilera industrialetarako direnetan bai, eta batez ere, bizitegi-erabilera dutenetan ere (aldaketak Mendabiako hiri-lurzoru finkatuari eraginen dio), eta, bestetik, hiri-lurzatietako eraikuntza-lerrokadurak doitzea, errealitatera egokitzearren.

Dagokion iragarkia argitaratu zen 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2023ko martxoaren 3an, eta ikusirik jendaurreko epean ez zela alegaziorik aurkeztu, Udalbatzak, 2023ko irailaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2023ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313675