211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketak, ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta karga-tasetan 2024rako. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2023ko irailaren 28an egin bilkuran, 2024ko ekitaldirako zerga arloko erabakiak hartu zituen eta, halaber, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean. Hona hemen:

1. Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, indarrean egon daitezen 2024ko ekitaldian.

2. Ordenantzak eta arau fiskalak. Hasiera batez onesten da aldaketa egitea honako ordenantza eta arau fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan:

7. arau fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena (5. artikulua: tarifak).

9. ordenantza fiskala, Udal hilerriko eta hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena (tarifen eranskina).

3. Jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipaturiko ordenantzen, arau eta ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketaren hasierako onespenari dagozkion espedienteak, interesdunek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Lehen aipaturiko epea iragandakoan, inork alegaziorik aurkeztu ez badu, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horrez gain, aldaketen testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragan, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2314081