211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko irailaren 28ko 138. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian (15.10 eremu homogeneoa). Logisti K Gestión de Negocios SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2313902