211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, SR3B unitateko 2. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturmendiko SR3B unitateko 2. lurzatiaren xehetasun-azterketaren hasierako onespena 2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20koan, argitaratu zen, bai eta Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere.

Jendaurrean egoteko epea horren inguruan inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin, Udalak, 2023ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Martinez Oroquieta SLP arkitekto taldeak idatzitako xehetasun-azterketari buruzko dokumentua, SR3B unitateko 2. lurzatiari dagokiona eta udal honetan 110/2023 zenbakiarekin erregistratua. Sustatzailea ELQUEPEMU SLU da (IFK: B71141071).

Iturmendin, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313867