211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Iturengo 2. poligonoko 108. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2023ko irailaren 21an egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Iturengo 2. poligonoko 108. lurzatian, Mikel Campo Echepetelecuk sustatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, eta ez da alegaziorik jaso.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari helaraztea.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.

Iturenen, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313673