211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARTZARONGO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Gartzarongo Kontzejuak, 2023ko irailaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gartzarongo Kontzejuko herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Erabakia jendaurrean paratzen da hilabetean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gartzaronen, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Oier Legarra Beunza.

Iragarkiaren kodea: L2313721