211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2023ko irailaren 28an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzan ezarritako tasen aldaketa:

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2314107