211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako Udaleko desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematen zaizkien ordenantzaren indargabetzea. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2023ko irailaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udaleko desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematen zaizkien ordenantzaren indargabetzea.

Onetsitako ordenantzaren indargabetzeari dagokion espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeitamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzaren indargabetzea behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Oltza Zendean, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2314078