211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2024rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin bilkuran, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira karga-tasak, koefizienteak eta indizeak Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, indarra izan dezaten 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera (ez dira igoko 2023an indarrean izan direnen aldean).

Bigarrena.–Hasiera batez onestea Caparrosoko Udalaren hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Laugarrena.–Onesten dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifen eta kuoten zenbatekoak gainerako tasa eta prezio publikoei dagokienez (ez dira igoko 2023an indarrean izan direnen aldean).

Bosgarrena.–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko eta "José Ramón Zalduendo" zahar-etxeko zerbitzuengatiko 2024rako tarifei buruzko erabakia atzeratu egin da, 2023an metatutako kontsumoko prezioen igoera zein den jakin arte. Erabaki hori hartu bitartean, beraz, indarrean jarraituko dute egungo prezioek.

Seigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskaletako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean dauden bitartean ordenantza fiskalen edo tipo, tasa edo prezioen aldaketa zehatzen aurka aurkezten diren erreklamazioak eta alegazioen kasuan, osoko bilkurak behin betiko onespena eman beharko die aldaketa eta tasa horiei. Horrek, dena den, ez dio eragingo espedientearen gainerako tramitazioari, behin betiko onartutzat joko baita berariazko akordiorik behar izan gabe.

Zazpigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Caparroson, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2314021