211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Merkataritza-gunea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Hirigintza Alorrean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Espedientea: LICACL4D/2023/2.

Sustatzailea: UGANA XXI SL.

Jarduera: merkataritza-gunea.

Tokia: Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 eremuko PJ lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Burlatan, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2314001