211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "IFV Corella" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Corellako udal-mugartean (5103-CE espedientea).

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoaren arabera, "IFV Corella" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2021eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11koan.

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin dituenez espedientea izapidetu bitartean ezarritako baldintzak betetzeko, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espediente honen jendaurreko tramitea abiatuko da bigarrenez:

–Deskribapena: "IFV Corella" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 875 kW-ekoa (998,76 kWp), lurzoruan instalatua, eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Corellako udal-mugartean.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko eta haren onura publikoa zehazki deklaratu dadin.

–Eskatzailea: Chilos Solar 2 SL

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/transparencia/tramite-informacion-publica/planta-solar-fotovoltaica-ifv-corella-modificado-expediente-5103-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

"IFV CORELLA" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HAREN EBAKUAZIO AZPIEGITUREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, INSTALAZIOAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATU DADIN

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Jabea

Herria

Probintzia

Lurpeko
linearen luzera
(m)

Lurpeko
bide-zortasuna
(m²)

Azaleraren
okupazioa
(m²)

Corella

3

91930

-

CA-Bideak

*

*

*

446,11

267,66

Corella

3

804

310000000001141897IA

Larreak

Pérez Azcona, Enrique

Corella

Nafarroa

36,39

21,83

Corella

3

91740

-

CA-Bideak

*

*

*

344,88

206,93

Corella

3

705

310000000001141800UP

Larreak

Fernandez Aliaga, Antonio

Donostia

Gipuzkoa

128,5

77,1

3,2

* Lur-ondasunen Erregistroan ez da ageri nor den titularra.

Iragarkiaren kodea: F2314003