211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3163/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialistaren (emagina) lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, hamabost izangai funtzionario izendatzen baitira eta xedatzen baita bidezkoa dela kontratazio bat egitea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialistaren (emagina) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 369E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko abuztuaren 31n argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea edo kontratazioak agintzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) lanpostuan aritzeko:

VERANO ELVIRA, MARIA JOSEFA

URRUTIA ESPARZA, MARIA TERESA

LOPEZ ARMENDARIZ, IÑAKI

LOPEZ DE DICASTILLO GAZTAMBIDE, MARIA JESUS

GARRO ANDUEZA, MARÍA ANA

LOSTAO VILLAMAYOR, ANA

PONCE MENDEZ, PATRICIA

GARRIDO GIL, MARIA

ZABALEGUI IMAZ, MARIA JESUS

GARCÍA MORENO, MAITE

MANSILLA CORDERO, JULIETA

ADAN RODRIGUEZ, SARAY

VALIENTE LOPEZ DE LAMELA, ANA

CASTILLO CASTRO, ESTEFANIA

LANDA GIL, ALICIA

2. Xedatzea bidezkoa dela honi lan-araubideko kontratua egitea lanaldi partzialean:

ALONSO FERNANDEZ, LAURA

3. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2023ko urriaren 17an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2023ko urriaren 17an.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko langileria zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

VERANO ELVIRA, MARIA JOSEFA

62968

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

URRUTIA ESPARZA, MARIA TERESA

67902

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LOPEZ ARMENDARIZ, IÑAKI

60729

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

LOPEZ DE DICASTILLO GAZTAMBIDE, MARIA JESUS

68460

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

GARRO ANDUEZA, MARÍA ANA

65489

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LOSTAO VILLAMAYOR, ANA

68465

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

PONCE MENDEZ, PATRICIA

71708

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

GARRIDO GIL, MARIA

71429

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

ZABALEGUI IMAZ, MARIA JESUS

60247

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

TAFALLA

FUNTZIONARIOA

GARCÍA MORENO, MAITE

63902

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

MANSILLA CORDERO, JULIETA

71930

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

ADAN RODRIGUEZ, SARAY

71230

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

VALIENTE LOPEZ DE LAMELA, ANA

63318

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

CASTILLO CASTRO, ESTEFANIA

71428

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LANDA GIL, ALICIA

71928

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

ALONSO FERNANDEZ, LAURA

72775

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTR. FINKOA, LAN. PARTZ.

Iragarkiaren kodea: F2313821