211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2C/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003805011981), erregistro honetan 2023ko abuztuaren 1ean sartu zena enpresaren eta sindikatuen (CCOO eta UGT) ordezkariek 2023ko uztailaren 26an sinatu ondoren.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen abuztuaren 8an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko irailaren 6an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa inskribatzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (kode zenbakia: 31007505011981).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2313772