211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3162/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean osasun mentaleko erizain espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 344E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko abuztuaren 28an argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko:

DURAN LOS ARCOS, MARIA DE LOS ANGELES

BEAUMONT GUEMBE, VICTORIA ESTHER

IBARRA ZANDIO, MARTA

URDANIZ PAULARENA, MARIA ERKUDEN

PEGENAUTE ALBISTUR, MARIA CARMEN

RIPA CIAURRIZ, INMACULADA

FERNANDEZ HUARTE, SUSANA

ROYO RUIZ, CRISTINA

ARIZ CIA, MARIA CRUZ

FERNANDEZ RUBIO, MONTSERRAT

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2023ko urriaren 17an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaileari eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

DURAN LOS ARCOS, MARIA DE LOS ANGELES

71909

OSASUN MENTALA

IRUÑA

BEAUMONT GUEMBE, VICTORIA ESTHER

71907

OSASUN MENTALA

BURLATA

IBARRA ZANDIO, MARTA

71063

OSASUN MENTALA

IRUÑA

URDANIZ PAULARENA, MARIA ERKUDEN

71740

OSASUN MENTALA

IRUÑA

PEGENAUTE ALBISTUR, MARIA CARMEN

70863

OSASUN MENTALA

IRUÑA

RIPA CIAURRIZ, INMACULADA

71737

OSASUN MENTALA

IRUÑA

FERNANDEZ HUARTE, SUSANA

71908

OSASUN MENTALA

IRUÑA

ROYO RUIZ, CRISTINA

71057

OSASUN MENTALA

IRUÑA

ARIZ CIA, MARIA CRUZ

72774

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FERNANDEZ RUBIO, MONTSERRAT

71711

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2313817