210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Alkateordea izendatzea

Zangozako Udaleko alkateak, 2023ko uztailaren 20an, honako ebazpen hau eman du:

Lehena.–Marta Tiebas Lacasa lehen alkateorde izendatzea, ni ordezteko, kargua hutsik geldituz gero edo ni kanpoan edo eri nagoenean.

Bigarrena.–Eginkizunak betetzean, honako hauetan ezarrita dagoenari jarraikiko zaio: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.

Zangozan, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2314016