2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Zangozako Udalak, 2023ko ekainaren 29an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Erabakiak, honako hauei buruzkoak: dedikazio esklusiboa edo partziala lotua duten karguak zehaztea, horien ordainsariak, kide anitzeko organoen bilkuretara egiazki joateagatik jaso beharreko bilkura-sariak, eta kargua betetzean sortutako gastuen kalte-ordaina.
Alkatearen dedikazioa: dedikazio esklusiboa (lanaldiaren %100).
Ordainsaria, alkatearen dedikazioagatik: 42.200 euro gordin urtean, 12 ordainketatan.
Berrikustea: eguneratuko da Nafarroako administrazio publikoetako langileen ordainsarien heinean.
Bilkura sariak, udalkideek kide anitzeko organoen bilkuretara egiazki joateagatik:
–Ohiko osoko bilkura: 65 euro.
–Osoko bilkura berezia: 45 euro.
–Gobernu batzarraren bilkura: 45 euro.
–Informazio batzordeen bilkurak: 40 euro.
–Patronatuen bilkurak: 45 euro.
Talde politikoarendako hileko diru-kopurua: 50 euro hilean taldeko.
Kargua betetzean sortutako gastuen kalte-ordaina.
Kilometraje gastuen kalte-ordaina, udal gaietarako norberaren ibilgailua erabiliz gero: Nafarroako Gobernuak bere langileendako ezarritako lansari tauletan jasotakoa.
Zangozan, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2314015