210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2368. lurzatian. Hasierako onespena

2023ko urriaren 5ean, alkate udalburuak xehetasun-azterketa bat onetsi zuen hasiera batez, Laser Ebro SLk sustatua, xede duena indarreko hirigintza-determinazioak aldatzea San Adriango 3. poligonoko 2368. lurzatian (industrialde bati dagokio, zenbakirik gabe), beste lerrokadura batzuk zehazteko lurzatiko eraikinean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egon bitartean, udaleko bulegoetan edonork aztertzen ahalko du xehetasun-azterketa, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

San Adrianen, 2023ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2314296