2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Bake Epaileei buruzko Erregelamendua (166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1995eko uztailaren 13koa) bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jaitzen, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2313708