2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Los Arcosko Udalak, 2023ko ekainaren 22an egin bilkura berezian, erabaki zuen 2023ko ekainaren 17tik aurrerako ondorioekin, Udala egun hartan eratu baitzen, dedikazio esklusiboagatik edo partzialagatik ordainsaririk jasotzen ez duten udalkideek eskubidea izanen dutela honako bertaratze araubide honetarako:
a) Osoko bilkuretara joateagatik: 60 euro/bilkura.
b) Informazio batzordeetara joateagatik: 30 euro/bilkura.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2313702