2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Los Arcosko alkateak, Alkatetzaren 136/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea Kode Zibileko 51.1 artikuluak, abenduaren 23ko 35/1994 Legeak emandako testu berriaren arabera, Alkatetza honi ematen dizkion eskumenetarako, hain zuzen ere udal mugapean egiten diren ezkontza zibilak baimentzeko.
Eskuordetze horrekin zinegotzi guztiek baimentzen ahalko dituzte ezkontza zibilak. Ezkontza bakoitzean ezin izanen du zinegotzi batek baino gehiagok parte hartu.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2313696