2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Los Arcosen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2313695