2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Los Arcosen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2313694